Harreman :


0 770 770 768



harreman@bl-renovation.com



3D Modelizazio lana proposatuaen


Lege-oharra eta pribatutasun-politika administrazioa

Informazio eskaera :

accueil welcome harrera bienvenidos

Berritze

Eraikuntza

Isolamendu

Isolation

BL RENOVATION










BERRITZE LANAK


Gela berriztatze osoak : garbigela, sukalde, bizitza-gela, eta abar… eraikuntza-materialak hautatuz zure nahi eta aitzinkontuaren arabera (kontsumo apala, isolamendu akustikoa, termikoa, hezetasunaren kontrakoa). Alokairuan dituzun etxebizitzak berriztatzen ditugu balioa emaiteko.Lagunduko zaitugu zure bizitegia, zaharkitua edo araudiz kanpokoa izaiten ahal dena, etxebizitza arras funtzionala bihurtzen, eta zure erosotasun irizpideekin bat egiten duena.


Murru, hesi eta trenkadak eraikitzen ditugu edozoin materiala motarekin, eta lur azpiko igerilekuak baita ere lokal berezitu batzuk eraikitzen ditugu, hala nola etxeko zinema-gelak, josta-gelak, informatika-gelak, lokal teknikoak igerilekuentzat, eta abar… baliatzeko prest-prestak.

Zurezko etxolak eraikitzen edo moldatzen ditugu bizitegi gisa baliatzeko, eginak prest, energia kontsumitze, isolatze eta aisetasunari buruzko azken normen araberakoak, lur peza hutsetik abiatuz.


Beharrez laguntza emaiten ahal dizugu estetika mailan eta materialen harmonizatze mailan zure apainketa lanetan.


Zure beharren arabera teknika edo administrazio mailan, arkitekto partaide bati dei egiten ahalko dugu.